Egitura
Agente Zientifiko Teknologikoa
CS Centro Stirling irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, Eusko Jaurlaritzak Zientzia eta Teknologia Agente Teknologiko gisa kreditatuta dago eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratuta dago 2009. urtetik.
CS Centro Stirling 2012an izendatu zuten onura publikoko erakunde (2012ko apirilaren 23ko EHAA), eta Zientzia eta Teknologia Ministerioan Berrikuntza Teknologikorako Laguntza Zentro gisa erregistratuta dago.
2020an, I+G+Bko Nafarroako Sistemaren (SINAI) barruan egiaztatutako enpresetako I+Gko lehen unitatea izan da (otsailaren 28ko 2E/2020 Foru Agindua), instalazio garrantzitsuak baititu Villatuertan duen bigarren egoitzan.
Bikaintasuna
ikerketan
CS Centro Stirling-ek hainbat proiektutan -ikerketa publikoetan zein pribatuetan- parte hartu izanak ekarri du elektromagnetismoan, fluidikoan, termodinamikan, materialetan eta inprimaketa funtzionalean ezagutza handia izatea, baita diseinu eta fabrikazio elektronikoko teknologietan, komunikazioetan eta IKTetan ere.